Proiektuak

ORUE AUZOLANA FUNDAZIOAk 2 proiektu handi ditu gaur egun.

 

ALKAR ZAINTZEN arreta-programa ORUE AUZOLANA FUNDAZIOAk proposatutako living lab esperientzia batetik sortu zen, eta mendekotasuna duTen senitarteko baten lehen mailako zaintzaileekin garatu zen. Programa horretan, neurri batean etxean mendetasuna duen senitarteko baten lanaldi osoko zaintzak eragindako gainkarga fisiko eta emozional handia duten zaintzaileei laguntzeko beharra identifikatu zen.

 

GIZADIBERRI gizarte arloko gaiei buruzko eztabaida publiko sakona, kritikoa eta errespetuzkoa bultzatu nahi duen gunea da. GIZADIBERRIk elkargune izan nahi du gizarte-sektorean lan egiten duten profesional, boluntario, ikertzaile eta arduradun publikoentzat, bai eta euskal herritarrentzat ere, oro har.