GIZADIBERRI

Gizarte arloko gaien inguruan eztabaida publiko sakona, kritikoa, arduratsua eta errespetuzkoa sustatu nahi duen plaza da Gizadiberri. Gizarte arloan dabiltzan profesionalen, boluntarioen, ikertzaileen, pentsalarien, arduradun publikoen nahiz oro har euskal hiritar denen elkargunea izan asmo du Gizadiberrik.

Plaza honetan gizarte arloko gaiak jorratzen ditugu; albisteak, elkarrizketak, iritziak, erreportajeak eta abar argitaratzen ditugu hainbat euskarritan: webgunean, papereko argitalpenetan eta aurrez aurreko mintegietan. Guztietan ezagutza eta eztabaida pluraltasunez bultzatu nahi ditugu. Horregatik, Gizadiberri irekita dago bertan parte hartu nahi duten guztientzat.

Gure gizartean sortzen diren beharrizanei erantzuteko moduez, premiez, aukerez, baliabideez eta bitartekoez arduratuta gaude. Euskal gizarteak landu eta lortu duen ongizateari eusteko eta etorkizunera begira sakontzeko, hausnarketa, iritzi kritikoa eta eztabaida beharrezko direla uste dugu. Horretan sinesten dugu eta horretarako plaza da Gizadiberri.

 

www.gizadiberri.eus